Herri bideen inbentario proposamena aurkeztuko du Udalak bihar

DV ITSASONDO.

Itsasondoko herri bideen inbetario proposameran aurkezpena egingo da bihar, arratsaldeko 6etan, Udaletxean. Herri bideak erabilera publikorako ondasunak dira, eta Udal bakoitza bere bideen inbentarioa egitera behartuta dago. Itsadondoko Udalak Sendo enpresa kontratatu zuen herri bideen inbentarioa egiteko. Sendo enpresak dagoenekeo prestatu duen inbentario-proposamena aurkezteko batzarra egingo da bihar. Aurkezpen honen ondoren, herritarren iradokizunak jasotzeko tartea izango da, Udaletik jakinarazi dutenez.

Herriko bideen erabileran inbentario honek izango duen garrantzia dela eta, herritar-partaidetza ahalik eta zabalena izatea nahi dute udal arduradunek, eta asmo horrekin antolatu dute seiretan hasiko den aurkezpena.

Memoria tailerra

Herriko erretiratu guztientzako doako memoria tailerra antolatu dute. Bihar egingo da (18:00- 19:30) jubilatu elkartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos