Herri batzarra gaur trafikoaren inguruan

A.E.

Hiriguneko trafikoa berrantolatu nahian Udalak hartu nahi dituen neurrien inguruan herri batzarra egingo da gaur, 18.30ean, kultur etxean. Udalaren asmoa kotxeen zirkulazioa mugatzea da Nagusia, Zurbano eta Lardizabal kaleetako goiko zatietan. Hiriguneko tarte hauetan zirkulatzea arratsaldeetan eta asteburuetan galaraziko da eta astelehenetik ostiralera, 15:00ak arte, zirkulazioa librea izango da. Matrikulak irakurtzen dituzten kamerak jarriko dira kale Nagusian eta Goiko Portalean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos