Herri batzarra egingo da gaur Berastegin

LABAIEN BERASTEGI.

Gaur, Udal Gobernu honek antolatutako X. herri batzarra egingo da, ilunabarreko 21:00etan hasita, udaletxean. Gai hauek jorratuko dira besteak beste: 1, 2018ko aurrekontuen aurkezpena. 2, Berastegiko Gorosmendi eta Ipuliño mendien larretze proiektua. 3, Hirigintza obrak. 4, Beste hainbat puntu. Oharraren amaieran, herritar guztien partaidetza eskatzen dute, elkarlanean aurrera egiteko nahia azalduaz.

Entsegua

Gaur, hilak 22a, arratsaldeko 19:00etan, herriko plazan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera prestatzeko ensegua izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos