Borrar

Hernioko martxan izen emateko epea ireki da

NÚÑEZ

ALBIZTUR.

Miércoles, 28 de febrero 2018, 02:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Erniozaleak kultur elkartean Erniopeko zortzi herrien arteko XI. ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 13rako. Ohi den bezala bi ibilbide prestatu dituzte, bata luzea 48 kilometrokoa eta bestea motza, 26,5 kilometrokoa.

Aurtengoan ibilaldiaren irteera puntua Albizturko frontoian izango da, eta bertan izango da ere amaiera. Ibilaldi luzea goizeko 6:00etan hasiko da eta hamaika ordu inguruko iraupena izango du. Motzaren irteera ordua goizeko 8:00etan izango da eta bost ordu eta erdiko iraupena aurreikusten dute antolatzaileek. Mendi martxaren amaiera ordua arratsaldeko 18:00ak aldera izango da parte har-tzaileentzako oparien zozketarekin. Ibilaldian izena emateko epea irekia dago jada. Parte hartu nahi dutenek www.erniozaleak.org webgunean eman beharko dute izena, 10 euro ordainduz. Egun berean irteera baino lehen ere izena eman ahal izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios