Hernio magaleko altxorrak eta Alkizako baserri paisaia ezagutuz

NÚÑEZ ALKIZA.

Paisaia Bizia, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan bi mendi ibilaldi antolatu dira Alkizan zehar larunbatean. Lehena goizeko 9:30ean aterako da eta Hernioko magalean dauden natur baliabideak eta altxorrak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek, hala nola, itsasontzietarako egurra lortzeko erabiltzen ziren pago motzen basoa. Bestalde, 10:00etan Alkizako baserri paisaia gertutik ezagutzeko ibilbidea aterako da. Herriko hainbat txoko ezagutuko dira baserri ezberdinetatik igaroz eta Alkizako lurrak ez ezik inguruko herriek ere osatuko dute paisaia.

Fotos

Vídeos