Helduen bazkaria eta haurren danborrada atzo Lizartzan

Giro ederrean egin zuten bazkaria helduek elkartean. /  YARZA
Giro ederrean egin zuten bazkaria helduek elkartean. / YARZA

YARZA LIZARTZA.

Bezperako kalejiraren ondoren atzo bota zuten txupinazoa Lizartzan. Goizean helduek bazkaria izan zuten. Iluntzean, berriz, haurrek danborrada egin zuten plazan. Guraso eta herritarrek gogoz txalotu zituzten txikienak.

Gaur, goizeko 10:00etan Karobitxulo taldeak diana joko du. Ondoren, 11:30ean haurrentzako jolasak antolatuko dira. 13:00etan poteoa egingo da Lizartzako gaiteroekin eta jarraian, 14:00etan, euskal garagardo bazkaria izango da bertsolariz lagunduta. Arratsaldean, 18:00etan dantza-soka dantzatuko da eta jarraian, 18:30ean, sagardo-dastaketa egingo da. Iluntzeko 20:30ean kalejira egingo da eta 21:30ean herri afaria. Gaueko 22:30ean zezen suzkoa aterako da. Zirkinik Bez taldearen kontzertuak, 23:30etik aurrera, emango dio amaiera egunari.

Fotos

Vídeos