Hegaztiak behatzen ikasteko tailerra

NÚÑEZ ALKIZA.

Aranzadi Zientzia elkarteko ornitologia saileko kideek hegaztiak behatzen ikasteko tailerra antolatu du Alkizan Txoribox ekimenaren baitan. Irailaren 24an, igandean, izango da, goizeko 9:00etatik 12:00etara. Hasierako azalpenak Fagus Alkiza interpretazio zentroan emango dira eta jarraian 'Saguzarren ibilbidea' izeneko mendi buelta egingo da.

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea, plaza mugatuak baitaude. Horretarako Alkizako udaletxera deitu beharko da 943690235 telefono zenbakira.

Ekimena familiei zuzendua dago eta haurrek nagusi batekin joan beharko dute. Era berean, prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Fotos

Vídeos