Hazien bedeinkatzea igandean egingo da Santa Engrazi ermitan

Ereiteko apirilaren 16ari zain egoteko ohitura dute inguruko baserritarrek

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Apirilaren 16ari jarrai-tzen dion igandean tradizio denez, hazien bedeinkatzea igandean egingo da Santa Engrazi ermitan. Beste urte batez hainbat baserritar inguratuko da Santa Engrazira aurten ere, haziak bedeinkatu eta, bide batez, izadiarekin harreman estua duen festa bizi-tzera.

Ospakizunari eguerdiko 12.00etan emango zaio hasiera eliz atarian burutuko den erritoarekin eta, ondoren, meza hasiko da ermita barruan urtean zehar auzoan hildakoen alde. Elizkizuna amaitutakoan, Sakristau-Etxe baserriko Ormazabal sendikoek hamaiketakoaz zerbitzatuko dituzte bisitariak.

Saskitxoetan eraman

Haziak ereiteko apirilaren 16ari zain egoteko ohitura dute inguruko baserritarrek eta igandean ere produktu askorekin betetako saskitxoak jarriko dira Santa Engraziren begiradapean, gero uzta ona izan dadin eskatzeko.

Mota guztietako landare haziak eramaten dira erritoan parte hartzeko eta, ospakizuna egokiago janzteko, haziak saskitxoetan eramatea gomendatzen da urtero.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos