Haurrentzako zeramika tailerra Iratxe Azkaraterekin

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Kurtsoa bukatuta, aipatzekoa da Iratxe Azkarate herrian egiten aritu den lana, 2016ko urrian haurrei zuzendutako zeramika tailerra jarri baitzuen martxan. Ekainera arte iraun du tailerrak eta buztina oinarri hartuta 5 eta 10 urte bitarteko 40 haur ingururekin aritu da lanean.Debako arte eskolan 3 urtez buztinarekin ikasten aritutakoa da Iratxe, eta beste hainbat kurtso egin ondoren, bere ezagutza herriko txikiekin elkarbanatu nahi izan du.

Esperientzia bikaina izan dela dio, ilusioz hartutakoa eta, horregatik, datorren urtean ere tailerrak eskainiko dizkigu. Bat baino gehiago gerturatu zaio helduentzako tailerrik eskainiko duen galdezka. Denbora gehiago duenean helduen tailerra martxan jarriko duela esan digu, izan ere, tailerrak eman ez ezik, azoketan lanean eta diseinatzen aritzen da. Tailerra 5 urtetik 12 bat urtera arteko haurrei zuzenduta dago, eta astelehena, asteartea edo ostegunetan egin daiteke. Urrian hasi eta ekainera arte luzatuko da, eta astean ordubeteko saioak 28 euroko kostua du (gehi 30 euro matrikula eta materiala ordaintzeko). Informazio gehiago: Iratxe Azkarate 650 608 803. Buztinak daukan magia bizitzera animatzen zaituzte.

Fotos

Vídeos