Haurrentzako San Silbestre krosa antolatu zen

Lasterketan partu zuten haurrak. / NÚÑEZ
Lasterketan partu zuten haurrak. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ALKIZA.

Ohitura den bezala haurrentzako lasterketa antolatu zen Alkizan urteko azken egunean. Guraso eta lagunek animatuta, haur eta gaztetxo ugarik parte hartu zuten lasterketan. Txikienek hilerritik udaletxe parerainoko ibilbidea osatu behar izan zuten eta amaieran guztiek eraman zuten domina etxera.

Lehenengo neska eta mutilek sari berezia izan zuten. Nesketan Nahiak irabazi zuen, bigarren Iraia izan zen eta hirugarren Ane. Mutilen mailan Iker iritsi zen lehenengo, Igotz bigarren eta Izei hirugarren.

Zazpi urtetik bederatzi urtera, hilerriraino eta buelta egin behar izan zuten. Nesken mailan Elvira izan zen irabazlea, Olatz bigarren eta Enara hirugarren, eta mutilen mailan Amets izan zen garailea, Eneko bigarren eta Oier hirugarren.

Hamarretik hamabi urtera, Izaro iritsi zen lehenengo, Julene bigarren eta Lidia hirugarren, eta mutiletan Urtzik irabazi zuen, Xuhar bigarren eta Markel hirugarren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos