Haurrentzako ipuin kontaketarekin hasiko da Neguko Kultur egitaraua

GOIKOETXEA ALEGIA.

Asteazkenean hasi eta martxoaren 25era arte luzatuko da Alegiako Kultura batzordeak negurako prestatu duen kultur egitaraua. Asteazkenean Maider Alcelay ipuin kontalaria liburutegian izango da 17:00etan 4 eta 7 urte bitarteko haurrei ipuinak kontatzen, eta iganderako, hilaren 28rako, Leizaola-Aristizabal mendi irteera prestatu du Alegiako Mendi Asanbladak.

Otsailak Agate Deunaren bezperako Txintxarri abesbatzaren kantu erronda, hilaren 11ko Inauterietako zahagi-ardoa eta 19an hasiko den haurrentzako dantza tailerra ekarriko ditu. Eta mar-txoan erakusketak, ipuin kontaketa eta mendi irteera gehiago eta hainbat emanaldi izango dira aukeran, tartean, Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek hilaren 8an eskainiko duten 'Erradikalak gara', bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen ikuskizuna.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos