Haurrentzako ikastaroetan izen emateko epea zabaldu da

NÚÑEZ ALKIZA.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak 2017-2018 ikasturterako jarduerak aurkeztu ditu eta izen emateko epea ireki du. Haurrentzako hainbat ikastaro antolatu dira, 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzat.

Ritmika, zumba eta akrobatika, pilota, kirola ezagutuz (patinak, atletismoa eta txirrindularitza), zumba, antzerkia, 'Bat, bi hiru! Has dadila musika!', eskulanak, robotika, xakea, pianoa, abesbatza, trikitixa, panderoa eta gitarra dira aurten antolatu diren ikastaroak. Bakoitzeko plazak mugatuak dira, baina, aldi berean, gutxieneko izen-emateak betetzen ez badira talderik ez da osatuko. Izena emateak irekiak daude jada. Horretarako, izen-emate orriak behar bezala beteta itsaso@aiztondo.eus helbidera bidali beharko dira. Informazio gehiagorako 688722486 telefonora dei daiteke.

Fotos

Vídeos