Lau haurren jaunartzea ospatu zuen parrokiak

Ainhoa, Gorka, Amets eta Aitorrek Lehen Jaunartzea egin zuten./
Ainhoa, Gorka, Amets eta Aitorrek Lehen Jaunartzea egin zuten.

YARZA ABALTZISKETA.

Abaltzisketako parrokiak Ainhoa, Gorka, Amets eta Aitorren Lehen Jaunartzea ospatu zuen igandean. San Juan eliza guraso, lagun eta senideez bete zen, haurrentzako egun berezirako. Amaren eguna izanik, haurrek lore sorta oparitu zioten beren amari. Ohitura den bezala, herriko dantzariek eta trikitilariek Agurra eskaini zieten, eta Lutxi katekistak oroigarri bana oparitu zieten.

San Isidro eguna

Asteartean, San Isidro eguna ospatuko da herrian. Eguerdian San Juan Bataiatzailearen elizan eta 13:30ean bazkaria izango da. Bazkarira joan nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna 943652900 telefonora deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos