45 haurrek hasi zuten atzo ikasturtea

Gogotsu ekin diote ikasleek ikasturte berriari.
Gogotsu ekin diote ikasleek ikasturte berriari. / B.P.

15 ikasle daude Haur Hezkuntzan eta 30 Lehen Hezkuntzan. Ikasturte honetan hiru ikasle berri daude

BELÉN PARRA OLABERRIA.

Bi hilabete luzez oporretan izan ostean, irakasleak eta lagunak berriz ikusteko unea iritsi zen, atzo, herri eskolan.

Gogotsu ekin zioten ikasturte berriari haurrek, 45 guztira ikasturte honetan, 15 Haur Hezkuntzan (2 eta 5 urte artekoak) eta 30 Lehen Hezkuntzan (6 eta 12 urte bitartekoak). Ikasturte berri honetan hiru haur berri hasi dira.

Hasiera batean, irailean, goizetik izango dituzte bakarrik klaseak. Zaintza zerbitzua ere eskaintzen hasi dira dagoeneko 7:45etik 9:15era bitartean. Eta jangelako ordutegia, berriz, 12:15etik 14:15era da.

Irailaren 1an, irakasleak izan ziren oporrei amaiera ematen lehenak ikasgelak, materiala eta beharrezko baliabideak prestatuz eta antolatuz. Aurten bederatzi irakasleak izango dira eta aholkulari bat.

Fotos

Vídeos