100 haurrek gaur agurtuko dituzte Ibarrako udalekuak

Udalekuetan parte hartzen ari diren haurrak jolasean. / DV

M.A. IBARRA.

Orotara, Ibarrako 100 neska-mutilek hartu dute parte herriko aurtengo udalekuetan, eta gaur emango diete amaiera jalaldi batekin; argazki emanaldi bat egingo dute, baita antzerkiren bat edo beste ere.

Pirata eguna, uraren eguna, sanferminak... ekintza, esperientzia eta ikaspen asko bizi izan dituzte azken hilabetean herriko txikienek. Larraulera eta Altzora joateko irteerak ere egin dituzte gaua pasatzera, azken aste honetan. Horrez gainera, parte hartzaile helduenek Gaztezulo taldearekin batera ibaia garbitzeko egitasmoan ere hartu zuten parte.

Gaurko jaialdian ere Gaztezulokoekin bat egingo dute 10:00etan. baita nerabeek prestatutako bazkari herrikoia izango da eta joko eta apar festarekin agurtuko dituzte udalekuak.

Fotos

Vídeos