Haurrek ederki pasa zuten Lur Usabiagarekin

Usabiaga, Tibalt hartzarekin, haurrei ipuinak kontatzen. /  NÚÑEZ
Usabiaga, Tibalt hartzarekin, haurrei ipuinak kontatzen. / NÚÑEZ

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Larraulgo Kultur Astearen baitan Lur Usabiagak haurrentzako ipuin kontaketa eskaini zuen. Liburutegia haurrez bete zen Tibalt hartzarentzako Lurrek prestatutako ipuinak entzuteko.

Gaur, haurrentzako merienda izango da Katillu-Txulo elkartean, eta ondoren pelikula izango dute Kultur Etxean. Gaueko 21:00etan kantu afaria izango da elkartean Txalainak taldearekin, Hertzainak taldearen tributu taldearekin.

Bihar, goizeko 11:00etan Tibeteko kaikuekin hitzaldi-tailerra izango da. Arratsaldean, berriz, mus txapelketa izango da elkartean eta ondoren patata-tortilla lehiaketa antolatuko da plazan. Tortilla egiteko tresnak eta osagaiak norberak etxetik eraman beharko ditu.

Bitartean, egutegirako argazkien aukeraketa egiteko proiekzioa izango da. 20:30ean Ruper Ordorikaren kontzertua izango da San Esteban elizan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos