Haurrek ederki pasa zuten jaien lehen egunean

Primeran pasa zuten elkarren artean lehian. /  YARZA
Primeran pasa zuten elkarren artean lehian. / YARZA

YARZA AMEZKETA.

San Bartolome jaiei atzo eman zitzaien hasiera Amezketan. Haurrentzako egun osoko egitarauarekin hasi ziren jaiak. Goizean zein arratsaldean ederki pasa zuten puzgarrietan saltoka zein jokoetan jolasean. Guztiek batera bazkaldu zuten Zazpi-Iturri elkartean.

Mozorro eguna izango da gaur Amezketan. 11:00etan Meza Nagusia ospatuko da elizan eta eguerdian herri kirol saioa izango da. Ondoren, txakolin dastaketa egingo da. Arratsaldean, 16:00etan XII. Mus txapelketa hasiko da. Izena emateak ordu erdi lehenago irekiko da. Iluntzeko 20:00etan mozorro lehiaketako sariak banatuko dira. 22:30ean, Altuna anaien bertso saioa izango da frontoian eta 23:30etik aurrera Xarma taldearekin erromeria goizaldera arte. Atsedenaldian bingoa antolatuko da.

Fotos

Vídeos