Haurrei zuzendutako ipuin-kontaketa gaur arratsaldean liburutegian

GOIKOETXEA ALEGIA.

Gaur jarriko da abian Alegiako Kultura batzordeak udazkenerako prestatu duen kultur egitaraua. Arratsaldeko 17:00etan 'Ameli' ipuin-kontaketa saioa ikusi ahal izango dute 4 eta 7 urte bitarteko haurrek liburutegian.

Gogora ditzagun kultur egitarauak aste honetan dakartzan beste bi hitzorduak: larunbatean Txintxarri Eguneko kontzertua eskainiko dute herriko abesbatzek 19:45ean elizan eta iganderako Bedaio-Altzo mendi irteera prestatu du Alegiako Mendi Asanbladak; gaur bertan amaituko da irteerarako izena emateko epea.

Mikel Markezen kontzertua

Bestalde, hilaren 27an Mikel Markezek Elizpe zineman eskainiko du kontzertua, azaroaren 10ean Berrobiko antzerki taldearen eskutik ikusi ahal izango da Aingerutxoak antzezlana. Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira egun guztiko egitaraua prestatu dute.

Fotos

Vídeos