Haur ugari elkartu ziren zirku tailerrean

Haurrak slackline lerroa zeharkatzen saiatu ziren. / NÚÑEZ
Haurrak slackline lerroa zeharkatzen saiatu ziren. / NÚÑEZ

NÚÑEZ LEGORRETA.

Eguberrietanantolatu diren ekitaldien baitan zirku tailerra izan zen frontoian. Haur eta gazte ugari gerturatu ziren bertara malabarak eta oreka ariketak egiten ikastera. Gurasoak ere animatu ziren parte hartzera eta diaboloekin eta beste materialekin saiatu ziren.

Gaur, larunbatean, haurrentzako jolasak antolatuko dira plazan 17:00etatik aurrera. Lau urtetik aurrerako haurrei zuzenduak egongo dira jolasak, Gaztepiku Asanbladak antolatutakoak.

Ondoren, 18:30ean, Aspanogi elkarteko Aritz Gorritxuk minbiziari buruzko hitzaldia eskainiko du Herri Antzokian, Legorretatik Mundura GKEak antolatuta.

Erakusketa Aldaietan

Bestalde, Aldaieta jubilatuen elkartean argazki erakusketa izango da bihartik urtarrilaren 7ra arte. Argazkietan urtean zehar egindako irteera eta ekitaldien irudiak ikusi ahal izango dira, hala nola, jubilatuen bazkaria eta martxa, sagar bilketa eta sagar festa, Nafarroarako eta Segobiarako txangoa, eta tortilla dastaketa. Erakusketa egunero egongo da irekita goizeko 11:30etik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Argazkiren bat erosi nahi dutenek bertan egongo dira eskaera orriak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos