Haur jolasak eta herri afaria

'Tsunami', Shine eta Noa. /  ARGAZKIAK S.O.
'Tsunami', Shine eta Noa. / ARGAZKIAK S.O.

SALOME OLAETXEA MUTILOA.

San Pedro jaien azken egunetara iristen gaude eta gaur, bazkal aurreko poteo ezin galduko dute mutiloarrek; eguerdian, Ostatuan gazte bazkaria egongo da. Haurrek ere bere txanda 17:00etan izango dute, jolasetan parte hartzeko aukerarekin. Ondoren, merienda ere banatuko zaie. DJ Oixane haurrak dantzatzeko Mutiloan izango da.

Iluntze aldera, 21:30ean herri afaria eta 00:30etik aurrera Inguma eta Hell Riders taldeak.

Osteguneko emaitzak

Hamasei bikotek parte hartu zuten tortilla patata lehiaketan. Irabazleak, Banes Ostra 'Tsunami' eta bere biloba Shine eta Noa izan zire. Toka lehiaketan, Atibergo Mª Angeles Telleria emakumetan, eta gizonezkotan Zumarragako Antton.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos