Hasi dira Azintzio jaiak

Sabino Fernandezek piztu zuen suziria./
Sabino Fernandezek piztu zuen suziria.

Jende ugari gerturatu zen pilota partiduez gozatzera suziriaren jaurtiketaren aurretik

NUÑEZ LEGORRETA.

Atzo eman zitzaien hasiera Legorretan Azintzio jaiei. Sabino Fernandez izan zen pregoilaria. Asturiasen jaioa, gaztea zenetik bizi da Legorretan, herriko ekintza ugarietan parte hartuz: Bilkoin Futbol Taldeko sortzaile eta entrenatzaile, Bilkoin elkarteak antolatutako kirol jarduera guztietan parte hartu du, baita sukaldari gisa herrian antolatzen diren bazkari zein afarietarako. Honela, aipatzekoa da Tolosako Babarrun astean irabazle izan zela 2002an. Pregoian eskerturik agertu zen aurten beragan pentsatu izanagatik eta jai zoriontsuak opa zizkien herritarrei.

Txupinazoaren ondoren, haurrentzako gozokiak bota ziren Udaletxeko balkoitik erraldoien eta buruhandien kalejira hasi baino lehen. Jaien suziria bota aurretik, hala ere, arratsaldean Gazte-Pikuk antolatutako pilota txapelketako finalak jokatu ziren. Herritar ugari gerturatu ziren frontoira pilota partiduez gozatu eta jokalariak animatzera.

Benjaminetan Araitz eta Libe izan ziren garaileak, eta alebinetan Ikerrek eta Mariak osatutako bikoteak irabazi zuen. Helduen mailan, Micok eta Jajkok irabazi zuten eta azpitxapeldun Aitorrek eta Aitorrek osatutako bikotea izan zen.

Bestalde, Euskaraldia ekimena ezagutzera emateko 'Ahobizi' eta 'Belarriprest' ekimeneko irudiekin murala margotu zen frontoiaren atzeko paretan. Herritarrek gogoz parte hartu zuten murala margotzen eta amaieran parte hartzaile guztiek etorkizunerako argazkia atera zuten.

Gaurko egitaraua

Gaur, Azintzio Eguna ospatuko da Legorretan. Goizeko 11:00etan Meza Nagusia ospatuko da San Salbador elizan eta ondoren, 13:30ean erraldoiak, buruhandiak eta trikitilariak kalejiran aterako dira.

 Arratsaldean, berriz, 18:00etan Euskal Erromeria egingo da, agintarien Dantza-sokarekin eta Irrintzi Alai taldearen euskal dantza emanaldiarekin. Jarraian, erromeria izango da plazan trikitilariek alaituta eta sagardo eta txorizo dastaketarekin Gaueko 23:00etan Tio Teronen Semeak dantza taldeak 'Freschool' dantza ikuskizuna eskainiko dute plazan. Jarraian, egunari amaiera emateko asto lasterketak antolatuko dira gazte eta helduentzako plazan gauerditik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos