Hasi dira San Antonio jaiak

Mezaren ondoren txupinazoa, hamaiketakoa eta lagunekin egoteko aukera izan zuten errezildarrek./
Mezaren ondoren txupinazoa, hamaiketakoa eta lagunekin egoteko aukera izan zuten errezildarrek.

NÚÑEZ ERREZIL.

Errezilgo herritarrek atzo goizean eman zieten hasiera San Antonio jaiei. Eguraldi goibela bazen ere, aurreikusitako egitaraua jarraitu zuten giro ederrean ospatuz jaiak. San Antonio ermitan ospatu zen meza nagusiarekin hasi zen festa. Baseliza herritarrez bete zen santuaren omenezko mezan eta jarraian, txupinazoa eta hamaiketakoa egin zen ondoko guruztokian.

Jarraian, ohitura den bezala, zalditxoak eta zezentxoak izan ziren haurren eta gaztetxoen gozamenerako. Guztiek ederki pasa zuten ponien gainean ibiliz zein zezentxoen aurrean korrika eginez.

Gaur ostegunean atsedena izango dute Errezilen eta egitarauak bihar jarraituko du.

Arratsaldeko 16:30ean haur-jolasak izango dira, 19:00etan poteo herrikoia egingo da trikitilariekin eta 21:00etan herri afaria izango da frontoian. Gauerdian play-back emanaldia egingo da dantzalekuan eta ondoren Iratzar taldearekin erromeria.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos