Harri ugari erori dira herrian azken euriteekin

San Martin auzorako errepidea euriteen ondoren.
/YARZA
San Martin auzorako errepidea euriteen ondoren. / YARZA

YARZA AMEZKETA.

Azken egunetan izan diren euriteek herrira hainbat harri iristea eragin dute. Elizaren ondoan, menditik jaitsitako urarekin batera harri multzoa jaitsi da, herria zeharkatzen duen errepidera ere eroriz. San Martin auzorako igoeran ere euriteek ur-jarioak azaleratu dituzte eta hainbat harri erori dira errepidera.

Hirigintza plana

Amezketako Hirigintza Plan Orokorra garatzeko bidean, Amestu Amezketa izeneko parte hartze prozesua jarri zuen Udalak iaz abian. Prozesu horretan herritar guztien iritziak eta ekarpenak biltzea zen helburua, Plan Orokorreko gainontzeko elementuekin uztartzeko. Gauzak horrela, fase horren amaieran planaren helburu eta irizpide orokorrak finkatuko dira.

Horren aurretik, ordea, antolaketa aukera ezberdinak aurkeztu, aztertu eta eztabaidatuko dira eta iradokizun epearen ostean, etorkizuneko garapen eredua hautatuko da.

Horren guztiaren berri emateko, Amezketako Udalak aurkezpen bat egingo du ostiralean, ekainak 8, 18:00etan kultur etxeko areto nagusian. Udalak herritarrei bertaratzeko gonbita egiten die.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos