Harri Rodriguezentzat Zaldibiako II. Xake torneoa

IRAOLA ZALDIBIA.

Joan den asteburuan jokatu zen Zaldibiako II. Xake torneoan Harri Rodriguez atera da garaile, bigarren urtez segidan. Julen, Wael eta Ekain sailkatu dira hurrengo postuetan. Gipuzkoako xake federazioko lehendakaria den Fernando Markinaren eskutik jaso zituzten sariak. Bestalde, Azkoitiako Anibal Fernandez xakelariak aldi bereko hamabost partida jokatu zituen: hamabitan irten zen garaile.

Larraitza Txangoa

Urteroko legez, Zaldibiako jubilatuak Larraitza egingo dute eskurtsioa, San Pedro egunean. Programa hau izango dute: 13:00etan, meza; ondoren, ibilaldia Abaltzisketako pasealekuan barrena; 14:00etan, bazkaria, Larraitz-Gain jatetxean. Beti-Gazte elkartean daude tikeak salgai.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos