'Handia' filma asteartean aurkeztuko da Leidorren, gaur sarrerak salgai

Filmaren protagonsitak./
Filmaren protagonsitak.

YARZA ALTZO.

Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, Miguel Joakin Eleizegiren inguruko filma zinematara iritsi baino lehen ikusi ahal izango da Tolosako Leidor Aretoan. Datorren asteartean, hilaren 17an, izango da Tolosan aurrestreinaldia eta sarreren salmenta berezia egingo da gaur, larunbata, eta astelehenean arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Sarrerak zenbakituak izango dira. Gainerako zinemetara ostiralean iritsiko da.

Etxebizitza tasatuak

Altzoko Udalak Belaio etxearen ondoan aurreikusita dagoen etxe tasaturako izena emateko epea ireki du. Guztira sei etxebizitza barne hartuko ditu eraikuntzak, aldamenean daudenen tamaina ingurukoak, eta bakoitzak sarrera, sukaldea, egongela, bi komuna, hiru logela, balkoia eta garaje itxia izango ditu.

Etxebizitza bat eskuratu nahi dutenek udaletxeko bulegoan eman beharko dute izena urriaren 30era arte. Hala ere, zerrendak irekita jarraituko du eta hortik aurrera ere izena eman ahal izango da. Informazio gehiagorako interesatuek 943.652413 telefono zenbakira deitu dezakete.

Fotos

Vídeos