80 hamarkada gogoratu zuten Legorretako Mozorro Egunean

Tina Turneren imitazioak irabazi zuen. 6. mailakoak 'Periferia' abestia aukeratu zuten. Gazteek ederki pasa zuten 80. hamarkadan mozorrotuta. /
Tina Turneren imitazioak irabazi zuen. 6. mailakoak 'Periferia' abestia aukeratu zuten. Gazteek ederki pasa zuten 80. hamarkadan mozorrotuta.

Gaur agurtuko dituzte Azintzio jaiak egun osoko egitarau zabalarekin

NÚÑEZ LEGORRETA.

Legorretako herritarrek Mozorro Eguna ospatu zuten atzo giro ezin hobearekin. Eguraldia goibel bazen ere, gogoz gogoratu zituzten 80ko hamarkadako hainbat une gai guztien inguruan armairuan jasotako jantziak berreskuratuz. Madrilgo Movida ospetsua, kanpana galtzak, punkyak, 82ko Futbol Txapelketa edota pertsonaia ospetsuak zein marrazki bizidunak presente izan ziren atzokoan. Ez zen falta izan ere Bilkoin elkarteak 1982ko martxoaren 12an Villafrancaren aurka jokatu zuen futbol partidaren oroimena. Burrunba elek-trotxarangak girotu zuen Mozorro Eguna herritarrak dantzan jarriz.

Gainera, ohitura den bezala paella txapelketa herrikoia antolatu zen goizean pilotalekuan hogeitahiru talde parte hartzaileekin, eta aldi berean txakolin dastaketa izan zen plazan Iraunkorrak txarangak alaitua. Ondoren, herri bazkaria izan zen, nola ez, Selektorras taldearen 80 hamarkadako musikarekin girotua.

Bestalde, ostiral gauean helduen play-back lehiaketa ospatu zen. Frontoia herritarrez bete zen hamar taldek eskaini zuten emanaldia ikusteko. Tina Turner, Miguel eta Bimba Bose, Jennifer Lopez, Shakira eta Alejandro Sanz bezalako artistak gogoratu zituzten parte hartzaileek, baina baita ere dantza poupourri originalak eta igeriketa sinkronizatuari buruzko esketxa ere. Gizon Pikuk aurkeztu zuen jaialdia aurtengoan. Lehiaketaren irabazlea Tina Turner oroitu zuen taldea izan zen, Bose osaba-ilobak bigarren geratu ziren eta Operación Triunfoko Amaiaren 'Love of the Brain' abestiaren bertsioa izan zen hirugarren.

Urtero bezala Irrintzi Alai taldeko dantzariek ere parte hartu zuten jaialdian lehiaketatik kanpo bi koreografiekin. Euskal dantzak berritu zituzten 'Bok Spok' eta 'Piratas del Caribe' abesti ospetsuek doinuarekin.

Gaurko egitaraua

Legorretako herritarrek gaur agurtuko dituzte Azintzio jaiak egun osoko egitarau zabalarekin. Eguerditik aurrera Solano musika eskolako ikasleek kalejira egingo dute herrigunean zehar bazkalordura arte. Bitartean, 13:00etan, Tomaxen abenturak antzerki taldeak 'Hiru ipuin haur' antzerkia eskainiko du plazan. Arratsaldean, 18:30ean herri kirol jaialdia egongo da Harripila kiroldegian lasto botatzaileekin eta aizkolariekin. Lasto botatzeko Gipuzkoako txapelketa izango da lehenik, Jose Martin Bustintza, Patxi Ituarte, Ekaitz Salcedo eta Jabi Urrestiren parte hartzearekin. Bakoitzak 12-13 kilo arteko lasto-fardoa barra horizontalaren gainetik pasa beharko dute sarde baten laguntzarekin. Altuera handiena lortzen duenak irabaziko du txapelketa.

Bestalde, aizkoran Gipuzkoako 2. mailako Txapelketako kanporaketa jokatuko da. Jokin Alkizaletek, Yulen Aranberrik, Aratz Mugerzak, Luis Mari Txapartegik eta Xabier Zalduak 54 ontzako bina enbor eta 60 ontzako beste bina enbor ebaki beharko dituzte denboraren aurka. Iluntzeko 20:30ean Gizon Pikuaren ehorzketak emango dio amaiera aurtengo Azintzio jaiei.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos