Hainbat gai garrantzitsu jorratuko dira biharko herri batzarrean

Udaletxeko ganbaran da hitzordua, 19:00etan eta, besteak beste, zaborraren kudeaketa izango da hizpide

S.O. MUTILOA.

Bihar asteazkena, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko ganbaran herri batzarra egingo da. Honako gaiak jorratuko dira: 2017. urteko Txerri Azokaren antolaketa, Mutiloan zaborraren kudeaketa (edukiontzi marroia jartzeko proposamena) eta Lierniko plazaren berrikuntza: kioskoarekin zer egin.

Ostatua

Bestalde, hiru astez itxita egon ondoren, Mutiloako Ostatua gaur, asteartea, irekiko da berriz ere, kudeaketa eta eskaintza berriarekin.

Fotos

Vídeos