Gure Esku Dagok gizakatea aurkeztuko du bihar

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Ekainaren 10eko Gizakatea aurkeztuko du bihar Segurako Gure Esku Dagok. Kultur etxean izango da ekitaldia, 19.00etan hasita, eta bertan ekimenerako izen ematea egin ahalko da. Hizlari gonbidatua Andoni Mikelarena izango da. Ekitaldiaren amaieran, omenalditxo bat egingo zaie «Iragana lahar eta larrosa» herri antzerki osatzen dutenei.

Gure Esku Dagokoek oroigarriak banatuko dizkiete, orain arte egin dituzten 11 emanaldiak eskertuaz.

Jubilatuentzat hitzaldia

Jubilatuen elkarteak hilero antolatzen dituen hitzaldien barnean, bihar memoria lantzeko tailerra burutuko dute.

Kultur etxean izango da saioa, 16.30etan hasita, eta bertaratzen direnei burua lantzen laguntzeko teknikak azalduko dizkie Amagoia Muruamendiarazek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos