Gomazko paletako neska jubenilek Bergaran jokatuko dute gaur

I.A. ASTEASU.

Atzaparko pilotariek partida bat jokatuko dute gaur Gipuzkoako Ezker hormako txapelketan. Kanpoan, gomazko paletako neska jubenilen 1.mailako A multzoan, E. Otegi-U. Aramburu arituko dira Bergaran, 18:00etan hasita. Lehen jardunaldian, 30 eta 19 irabazi zioten Intxurreko bikoteari.

Kontzentrazioa gaur

Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna. Gaur eguerdiko 12:00etan hasita, Herriko plazan kontzentrazioa egingo da. Kontzentrazioan zenbait kanta abestuko dira eta kontzentrazioa amaitzean gaztain-jatea egingo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos