Gomazko paleta txapelketaren finalak jokatuko dira Ereñozun

I.A. ASTEASU.

Gipuzkoako Ezker hormako txapelketa Gomazko paleta neska jubenilen 1. maila finalak izango da ikusgai, gaur Ereñotzuko udal pilotalekuan. Bertan, Asteasuko Atzapar taldea (E. Otegi-U. Aramburu) eta Ataun taldea (A. López-E. Ramirez) izango dira 11:00etan hasita. Finalerdian, Atzapar 30-20 irabazi zuten Bergarari. Ataun eta Atzapar dira ligaxka amaituta lehen eta hirugarren postuan sailkatutako taldeak. Beste finalean, Gomazko paleta neska jubenilak 2. maila, Aia (Eizmendi-Albeniz) Hernani 2 (Urdangarin-Zugasti) izango dira.

Gabon eskeko kantua

Bihar, Pello Errotako ikasleen Gabon eskeko kantua izango da 10:00etan eta 12:00etan, Guraso Elkartearen. Asteartean, 16:30etik eta 19:30era, Txatxilipurdi elkartearekin 'Probatu eta gozatu' tailerra egongo da udaletxeko zine-gelan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos