Goierriko herrien arteko topaketa, bihar

DV ORMAIZTEGI.

Bihar, 9:00etatik 14:00etara, Gabiria, Ormaiztegi eta Beasain artean Kultur Ibilaldia gauzatuko da ondorengo ekintzek osatzen dutelarik hitzordua. 9:00etan autobusa Beasaindik abiatuko da, 9:15etan Ormaiztegin geldialdia egingo duelarik, udaletxe aurrean, 9:30ean Gabirira iritsiz. 9:45etan hasiko dute ibilaldia, kalejira moduan jaitsiko direlarik Ormaiztegira trikitilariekin, kantu ezagunak kantatuz.

Bidean, Ormaiztegin erabiliko dituzten pintzel birziklatuak egiteko materialak jasoko dute eta 10:15etan Ormaiztegira iritsiko dira. 10:30etik 11:00etara bitartean 'Egun batez margolari' tailerra egingo dute. Bidean jasotako materialekin pintzelak egingo dituzte ondoren marrazkiak egiteko. 11:00etatik 13:00era Ormaiztegitik Beasainerea bitarteko ibilbidea egingo dute. 13:00etan Igartzara iritsi direlarik. 13:00etatik 14:00etara Igartzan talo tailerra burutuko dute.

Amaitzean Ormaiztegi eta Gabiriara autobusez bueltatzeko aukera izango da.

Fotos

Vídeos