Goierriko herri txikien arteko txango-topaketa egingo da larunbatean

NÚÑEZ LEGORRETA.

Itsasondoko, Legorretako eta Gaintzako familiek Aramara txangoa egingo dute larunbatean, urriaren 21ean, Goierriko herri txikien topaketan. Legorretako familiak 10:30ean aterako dira plazatik, eta Itsasondotik pasatzerakoan bertako familiekin elkartuko dira guztiak batera Aramara iristeko. Bertan, familientzako tailerrak eta herri kirolekin lotutako jolasak antolatuko dira 12:30ean eta ondoren bazkaria egingo da.

Fotos

Vídeos