Goierriko campuseko ikasleek egindako robot bat, saritua

Goierriko campuseko ikasle sarituak. /
Goierriko campuseko ikasle sarituak.

MUk eta Orona Fundazioak antolaturiko PBL Day jardunaldian gailendu zen

DV GOIERRI.

Goierri campuseko 3. mailako Ingeniaritza Mekanikoko ikasleek egindako robot edo sumobota izan zenlehenengo proiektu saritua, Mondragon Unibertsitateak eta Orona Fundazioak antolaturiko III PBL Day jardunaldietan, aukeratutako 27 proiekturen artean.

Goierriko ikasleek 1.000 euroko proiektu onenaren saria eskuratu dute. Fabrikatu duten robota gai da lehia gunetik aurkaria botatzeko edo iraularazteko. Orona Ideon egiten den PBL Day jardunaldiaren helburua da ikasle zein irakasleek ezagutzea urtean zehar egiten diren proiektu ezberdinak. Aurten 446 proiekturen artean, 27 aukeratu zituzten erakusgai jartzeko. Guztiak PBL edo Project Based Learning metodologia tarteko landutakoak dira.

Urtero, ikasleei arazoei soluzioak bilatzera bideratutako proiektu bat planteatzen zaie ikasgelan eskuratutako ezagutza guztiak praktikan jartzeko xedez. Azken urteotan, erronka ezberdinei egin diete aurre, hala nola, katastrofeetako erreskate robota edota teniseko pilotak jaurtitzen dituen prototipo baten fabrikazioa, jokalariak ez dezan beste lagunik edo entrenatzailerik behar izan.

Ate Irekiak

Mondragon Unibertsitateko Goierri campusak ate irekiak egingo ditu larunbatean, goizeko 10:30etik aurrera. Goierrin Ingeniaritza Mekanikoko gradua ematen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos