Goierriko bertsolari gazteen saioa, udako kultur ekitaldietako lehena

Asteazkenero izango da jardueraren bat Lazkaon, datozen hiru hilabeteetan

DV LAZKAO.

Astelehenean hasi zen Maizpiden, euskaltegiak antolatutako udako ikastaroen 43. edizioa. Udako hiru hilabeteetan -uztaila, abuztua eta iraila- bina ikastaro trinko eskainiko ditu Maizpidek, hamabost egunetako iraupena izango dutenak.

Baina, euskarazko eskolez gain, aste honetan abiatu dira baita ere ikastaro hauek osatzen dituzten kultur ekitaldiak. Maizpidek antolatuta, udalaren laguntzarekin, astero izango da jardueraren bat Lazkaon, irailaren bukaera bitartean; uztailean herriko plazan izango da hitzordua eta abuztuan zein irailean euskaltegian bertan.

Hainbat ekitaldi

Lazkaotar guztiei zuzenduta, ez barnetegiko ikasleei bakarrik, Miazpidek kultur ekitaldi desberdinak antolatzen ditu urtero (antzerkia, musika, zinema, hitzaldiak...) eta aurtengo lehen ikuskizuna herenegun izan zen, asteazkenean, plazako frontoian. Goierriko sei bertsolari gaztek saioa eskaini zuten, Mikel Ugarte gai-jartzaile lanetan zela. Ane Beloki, Eneko Araiztegi, Mikel Tapia, Aratz Igar-tzabal, Aitor Irastortza eta Itziar Mendia aritu ziren oraingoan bertsotan.

Gainontzeko udako kultur jarduerak honakoak izango dira: Txalo taldearen Jainko Basatia an-tzerkia Arerian, uztailaren 12an, 22:00etan; Hutsun txalaparta taldea plazako frontoian, uztailaren 19an, 22:00etan; eta Aratz Igarzabal et Gorka Maiz bertsolariekin eta Iñaki Rezusta eta Jon Sagarna trikitilariekin poteoa, arratsaldeko 18:30etik aurrera, uztailaren 26an.

Abuztuan Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren Baga-Biga ikuskizuna izango da Maizpideko zineman, 2an; bertso-afaria Iban Urdangarin eta Iker Zubeldiarekin, 9an; Gilkitxaro taldearen Aldarretatik zintzilik antzerkia, 16an; eta Pili Eskisabel, Irati Goikoetxea eta Ekaitz Goikoetxea Goierriko ipuin-kontalariak, 23an.

Irailean aldiz, bertso-afaria Anjel Mari Peñagarikano eta Jexux Mari Irazurekin Maizpideko jangelan, 6an; Rakugoa, Japoniako ipuinak, 13an; Koldo Amestoy ipuin kontalaria, 20an; eta Star Blues musika taldea Maizpiden, irailaren 27an.

Temas

Lazkao

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos