Gogoz jolastu zuten haurrak puzgarrietan

Ederiki pasatu zuten haurrek. / YARZA
Ederiki pasatu zuten haurrek. / YARZA

YARZA IRURA.

Gabonetako egitarauaren baitan, haurrentzako urteko azken egitasmoa puzgarriak izan ziren eta ederki pasatu zuten egun guztian batetik bestera jolasean.

Frontoian adin guztietarako joko puzgarriak izan ziren: zezen mekanikoa, oreka jokoak, eta abar. Haurrek nahi adina jolas egin zuten urteari amaiera emateko.

Gaur, igandea, Loatzora

Ohitura den bezala, Loatzora igoera antolatu dute Irurako gazteek. Gaur goizean igoko dira eta behin gailurrera iritsita, hamaiketakoa eskainiko dute bertan.

Astearterako, berriz, mahai tenisean jokatzeko aukera egongo da. Frontoian mahaiak egongo dira nahi dutenek jokatzeko 10:30etik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos