'Giza katea' egingo da bihar Santa Fe kalean zehar

RUFINO IRAOLA ZALDIBIA.

Gure Esku Dagok antolaturik, 'giza katea' osatuko da bihar herrian, Santa Fe kalean zehar, 'Eman eskua etorkizunari' lemapean. 'Klik Eguna' ere deitu diote. Antolatzaileen hitzetan, ekainaren 10ean egingo den ekintzaren aurre-prestaketa da. Geroago hau adierazten dute: «Murgiarako (zaldibitarrak horra joango dira ekainaren 10ean) behar diren 225 lagun biltzea da helburua». Iluntzeko 19:30ean hasiko da ekitaldia.

Gazteen dantza-saioa, etzi

Gazteen hamargarren dantza-saioa egingo da etzi, larunbata, Resti pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ibarrako Alurr taldeko dan-tzariek eta herriko Iztueta taldeko dantzariek jardungo dute ingura-tzen den publikoaren atsegingarri.

Larrarte sagardotegira irteera

Gailurrerantz Mendi Elkarteak antolaturik, etzi, Oiartzundik Zaldibiako Inaki Larrartek Astigarragan duen sagardotegira egingo dute ibilaldia, 14 kilometro guztira. Bazkaltzera iritsiko dira hara. Autobusa herriko plazatik aterako da, goizeko 8:30ean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos