Giro polita Lou Topet taldeak Gaztelun eskainitako kontzertuan

Lou Topet taldea Gazteluko elizpean eskainitako kontzertuan. /  YARZA
Lou Topet taldea Gazteluko elizpean eskainitako kontzertuan. / YARZA

YARZA GAZTELU.

Lou Topet taldeak kontzertu berezia eskaini zuen ostiral iluntzean Gazteluko elizpean. 'Pete Segeer gogoan' diskoa aurkeztu zuten, baina aurreko diskoetako abestiak entzuteko aukera ere izan zen, besteak beste, 'Mikel Ertza', 'Inor ez da hiltzen', 'Ingrid Bergman', 'Artoa ehotzen', 'Norekin hago?', eta abar. Herritar eta bisitari ugari gerturatu ziren emanaldira. Pete Segeer abeslari estatubatuarraren abestien bertsioak bildu ditu taldeak. Harkaitz Cano idazleak euskaratu ditu letrak. Hasier Etxeberria herritarraren heriotzaren ondorioz sortu zen emanaldia izan zen. Izan ere, Etxeberriak sortutako Zuzeu hedabideko koordinatzaile den Oier Aranzabal da Lou Topet taldeko kidea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos