Giro onean ospatu zen Eleganteen Eguna

XIX. mendera arte atzera egin zuen herriak atzokoan./
XIX. mendera arte atzera egin zuen herriak atzokoan.

Haurren danborrada, pilota partiduak eta Goruntzen dantza emanaldia izango dira gaur

DV ORMAIZTEGI.

Atzokoan ere, XIX. mendeko Ormaiztegira itzultzeko aukera izan zen, herriak mende haretan bizitako giroa gogoratu bai-tzuen egitasmo partehartzailea gauzatuz. Hain zuzen, XIX. mendeko eleganteen V. bilkura burutu zen. Egun osoan zehar gauzatu ziren ekintzez ostaturiko egitaraua izan zen.

Goizean zehar museotik abiatuta paseo elegantea egin zuten, garaiko jolasak ere ikusgai izan ziren. Baita garaiko autoen erakusketa ere. Herriko denda, taberna zein txokoetan XIX. mendeko dekoratuak ikusgai jarri zituzten, photocalla ere izan zen, Angel Elorza herriko argazkilariak, eguneko unerik berezienak jasoko zituelarik. Jundajo txarangak alaituriko giroa izan zen herriko kaleetan. Eleganteen bazkaria eta ondoren bingo herrikoia ere izan ziren plazako karpan.

Pintxo eleganteen IV. lehiaketa herrikoia gauzatu zen aurtengoan Arana, Arantxa, Itxune eta Murua tabernek parte hartu zutelarik.

Arratsaldean paperezko panpinak eta osagarriak egiteko tailerra eta karta jokoak izan ziren eliz atarian. Ondoren txokolate beroa dastatu zuten, musika doinuz alaituriko giroan.

Gauean gazteek antolatutako kontzertuak izan ziren, Estu&larri eta Guri5 taldeek parte hartuko zutelarik.

Gaur danborrada

Gaur Ander Deunaren jaien lehenengo asteburuko igandeari dagozkion ekintzak garatuko dira. 12:00etan abiatuz haurren danborradak alaituko ditu herriko kaleak.

Arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita Ormaiztegi eta Lazkaoko pilota eskolakoen erakustaldia izango da Zubipe kiroldegian. 19:00etan Goruntz dantza taldearen saioa izango da ikusgai Zubipe kiroldegian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos