Giro onean amaitu ziren San Esteban jaiak

Haurrek dantza emanaldia eskaini zuten. Odei Gil, erdian, herrigunera iristen. Jende ugarik parte hartu zuen sagardo dastaketan. / NÚÑEZ
Haurrek dantza emanaldia eskaini zuten. Odei Gil, erdian, herrigunera iristen. Jende ugarik parte hartu zuen sagardo dastaketan. / NÚÑEZ

NÚÑEZ LARRAUL.

Larraulgo herritarrek giro ederrean agurtu dituzte aurtengo San Esteban jaiak. Igandean sagardo dastaketa izan zen plazan txorizo pintxoez lagunduta. Herritar ugari gerturatu ziren Aburuza, Zabala, Artola, Gaztañaga eta Sarasola sagardotegietako edariak dastatzera. Gainera, herriko haurrek Euskal dantzak eta koreografia berriagoak dantzatu zituzten, eta ikusleen txaloak jaso zituzten amaieran. Bestalde, egun guztian, Odei Gil asteasuarra 'Everesting challenge' erronka osatzen aritu zen. Horretarako, Asteasutik Larraulerako igoera 28 aldiz bete zuen, 313 metroko altuera duena, Everest mendiaren desnibela osatu arte. Hainbat txirrindularik lagundu zuten Gil egunean zehar ibilbidea osatzen, eta senide eta lagunak Larraulen elkartu ziren animoak emateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos