Giro ezin hobea jaien amaieran

Txaramako taldeak irabazi zuen azkenean herri kirol proba.
Txaramako taldeak irabazi zuen azkenean herri kirol proba. / YARZA

Herri kirol saioa izan zen, besteak beste, Gaztelu eta Txaramako herritarren artean

YARZAGAZTELU.

Goizean pilota eta toka izan baziren, arratsaldean herri kirol saioa izan zuten Andra Mari jaien azken egunean. Gaztelu eta Txaramako herritarrak elkarren aurka aritu ziren trontzan, koxkolak biltzen, txingak eramaten, estraperloan, korrikan eta sokatiran. Txaramako taldea izan zen garaile zirkuituari egin beharreko hiru itzulien ondoren.

Saioari amaiera emateko, sega erakustaldia egin zuten gaztetxoek. Goierriko eta Tolosaldeako hiruna gazte aritu ziren lehian frontoiaren ondoko zelaian.

Ondoren, Patata tortilla lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu zen, bertara hurbildu ziren guztien artean dastatu zirenak eta, jaiei amaiera emateko, Mirari Martiarenak eta Txikik bakarrizketa eskaini zuten.

Fotos

Vídeos