Giro ederrean ospatu zen azoka

Bi egurrezko eskulturak bertaratuen artean zozkatu ziren. /  NÚÑEZ
Bi egurrezko eskulturak bertaratuen artean zozkatu ziren. / NÚÑEZ

NÚÑEZ LEABURU-TXARAMA.

Leaburuko frontoia mota guztietako produk-tuen postuz bete zen IX. Artisau eta Barazki Azokan. Aurtengoan kultur aniztasuna gaitzat hartuta hainbat herrialdeetako jakiak dastatzeko aukera izan zen. Kuba, Argentina, Maroko, Sahara, Errumania eta Argeliako herritarrek prestatutako elikagai tradizionalak dastatu ahal izan ziren goiz guztian.

Era berean, herriko baserrietako barazkiak, esnekiak eta txerrikiak, bitxiak, oinetakoak, osagarriak eta abar erostearekin batera. Gainera, goiz guztian haurrek Jose Manuel Iriarteren behorrean ibiltzeko aukera izan zuten.

Luis Erasok motozerrarekin bi eskultura egin zituen jendaurrean, hegaztia eta herensugea, eta azokaren amaieran bertaratuen artean zozkatu ziren. Goizari amaiera emateko Jose Manuel Iriartek berak zaldi-doma erakustaldia egin zuen western eran.

Fotos

Vídeos