Giro ederrean ospatu dira San Pedro Jaiak

Parte hartzaile guztiek eraman zuten saria. / ARGAZKIAK YARZA
Parte hartzaile guztiek eraman zuten saria. / ARGAZKIAK YARZA

Herri kirol saioan aizkora, txinga, trontza eta oskol biltze erakustaldia eskaini zuten

YARZA LEABURU.

Ikusle ugari elkartu zituzten sanpedro jaien azken ekitaldiek. Herri kirol saioan aizkora, txinga, trontza eta oskol biltze erakustaldia eskaini zuten.

Lehenengo herriko gazteak aritu ziren, txingan herriko gazteak, Iker Zubia Oier Ugartemendiaren aurka; trontzan Oihan Arrospide eta Eneko Arrospide, Amaiur Arrospide eta Iñaki Arrizabalagaren aurka; koskol jartzen Eneritz Ugartemendia Maialen Arrospideren aurka, eta oskol biltzen Jone Arrospide Judith Iturriozen aurka, eta amaitzeko aizkora dema izan zen Unai Zabala eta Kañamares, Igor Esnaola eta Alatzne Etxaburuaren aurka.

Pilota eta mitologia

Gainera, haurrentzako eta gaztetxoentzako herri-krosa ere antolatu zen herrigunean. Parte hartzaile ugari animatu ziren antolakuntzak prestatutako zirkuitua osatzera. Amaieran parte hartzaile guztiek eraman zuten saria etxera. Lehenengo lasterketan, LHko lehen eta bigarren mailakoentzat, Eneko Orbegozok irabazi zuen; bigarrenean, LHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleentzat Euken Garciak irabazi zuen; eta azkenekoan, LHko bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzat, Manexek irabazi zuen. Arratsaldean, berriz, pilota partiduak izan ziren frontoian.

Azken urteen antzera, Oinargi dantza taldeak emanaldia eskaini zuen. Eguraldiagatik frontoian egin bazen ere, ikuslez bete zen herriko dantzarien saioa ikusteko. 'Izena badu, bada' emanaldia aurkeztu zuten Belen Simon eta Naroa Perezen ikasleek mitologian eta Mariren, sorginen, lamien eta abarren istorioetan oinarrituta.

Temas

Leaburu

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos