Giro ederrean jokatu zen Aiztondo Klasikoa

Aiztondo Klasikoko irabazleak, alkate eta babesleekin. /  NÚÑEZ
Aiztondo Klasikoko irabazleak, alkate eta babesleekin. / NÚÑEZ

NÚÑEZ LARRAUL.

Hamabosgarren urtez Aiztondoko herrien arteko txirrindulari lasterketa ospatu zen igandean. Herritar eta afizionatu ugari elkartu ziren errepide inguruetan txirrindulariak animatzeko. Aiztondo Klasikoa-Patxi Alkorta Memorialaren irteera Alkizatik izan zen aurten, hogeita lau talderen parte hartzearekin, ondoren beste behin igo behar izan zutena, Asteasu, Zizurkil eta Aduna arteko ibilbideari sei itzuli eman aurretik. Azken igoera Larraulera izan zen, aurten baitzen helmuga. Aiztondoko herrietako alkateak izan ziren sariak ematen Patxi Alkorta zenaren Laida alabarekin eta bilobekin eta Izarne Mayoz txirrindulariarekin, Txomin Perurena Txirrindulari ohiarekin. Datorren urtean Larraulen hasiko da lasterketa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos