Giro ederrean joan dira Errezilen sanmartinak

Azokan produktu ugari izan ziren. Giro ederrean ospatu zuten herritarrek San Martin eguna. /  YARZA
Azokan produktu ugari izan ziren. Giro ederrean ospatu zuten herritarrek San Martin eguna. / YARZA

YARZA ERREZIL.

Herriko produktuen azokarekin agurtu zituzten San Martin jaiak, asteburu guztian ekitaldi ugari izan ondoren. Udazkeneko fruituak aurkeztu zituzten herriko baserriek eta eskulanek ere bere txokoa izan zuten Chernobilgo Lagunak elkartearen eta herritarren eskutik.

Baserriko produktuak izan ziren nagusi: piperrak, azaloreak, intxaurrak, porruak, azak... baita sagarrak ere. Basabe, Loita eta Mugarrieta baserrietako eta Errezilgo Azokako emakumeen produktuak izan ziren ikusgai eta salgai. Abenduko lehen igandean Sagarraren azoka egingo den arren, aurtengo sagar produkzio handia ikusgai izan zen eta hauekin egindako muztioa, menbriloa, tartak eta abar erosi ahal izan ziren.

Azokaren baitan ohitura den bezala tarta eta gazta txapelketa antolatu ziren. Epaimahaiak dastatu ondoren, frontoi erdian jarri ziren nahi zuten ikusleek ere probatu zi-tzaten. Azkenean Gazta Lehiaketan Aitzartekoa izan zen garaile eta tarta lehiaketan Begoña Galarragak irabazi zuen. Akerra eta Erniope elkarteek eman zuten saria lehiaketa bakoitzean. Gainera, San Martin egunean mezaren ondoren, hamaiketakoa izan zen Borondegin eta eguerditik aurrera eskola kiroleko sas- kibaloi partidak ikusteko aukera izan zen. Haurrak gogoz parte hartu zuten eta lagun eta gurasoen animoak jaso zituzten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos