Giro ederrean hasi dira Ugarteko jaiak

Josebak eta Sergiok bota zuten txupinazoa. / ARGAZKIAK YARZA

YARZA AMEZKETA.

Kanpai jotze eta suziriekin eman zioten hasiera aurtengo Errosarioko jaiei Ugarten. Joseba eta Sergiok bota zuten aurten suziria. Herritar ugari elkartu ziren jaien hasieran, guztiak ere giro ederrean, eta ondoren bertso-poteoan parte hartu zuten, Angel Mari Peñagarikano eta Unai Mendizabal bertsolariekin.

Lehen egunean egitarau luzea izan zen, ondorengo herri afariarekin eta Izer eta Alabierren erromeriarekin. Gauean, berriz, toka lehiaketa, gaupaseroentzako jokoak, musika eta karaokea izan ziren goizaldera arte.

Fotos

Vídeos