Giro ederrean hasi dira herriko festak, jende asko monejua dastatzen

Bihar kuadrilen eguna antolatu dute Santafe jaietan

IRAOLA ZALDIBIA.

Atzo hasi ziren aurtengo Santafe jaiak, eta giro ederrean hasi ere. Esate baterako, jende asko inguratu zen plazara mondejuak dastatzera. Txarangak, herrian zehar, eta Imuntzo eta Beloki trikitilariek, dantzaldian, giro aparta ipini zuten. Atzo adierazi genuen eran gaurko ere programa bete-betea dago.

Hauxe da, berriz, biharko egitaraua: koadrilen eguna izanik, 13:00etan, kalejira, Jun Da Jo txarangarekin; 14:30ean, bazkaria herriko plazan; bazkalondoan, txarangak girotuta, koadrilen arteko jokoak eta kalejira; 23:00etan, dantzaldia Tximeleta musika-taldearekin; 21:00etatik 02:00etara, 'Botiloia' programa: aisialdian alkohola edatearen arriskuak murrizteko, esku-hartzea, kalean alkohola edaten ari den jendearengana hurbildurik.

kazerolada

Joan den astearte gauean, Kataluniarekin elkartasun ekitaldia burutu zen gure herrian, beste askotan bezala. Argiak itzali, kazuelak eskuetan hartu eta haiek zaratatsu astinduz, jende-multzo dezentea atera zen kalera Kataluniari solidaritatea adieraztera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos