Giro ederrean hasi ziren San Agustin jaiak

Haurrek, eta jubilatuek, ederki pasa zuten atzokoan beraientzat antolatu ziren ekitaldiekin. / YARZA
Haurrek, eta jubilatuek, ederki pasa zuten atzokoan beraientzat antolatu ziren ekitaldiekin. / YARZA

YARZA BERROBI.

'Herri txiki, infernu handi' telebista programako protagonistak izan ziren atzo eguerdian Berrobiko jaiei hasiera emateko arduradunak. Udal ordezkariekin batera udaletxeko balkoitik bota zuten txupinazoa. Ondoren, herriko trikitilariek jarri zuten giroa eta kalejiran joan ziren plazaraino.

Gainera, jubilatuek beren eguna izan zuten atzo. Eliz-gainean toka txapelketa antolatu zen jubilatuen-tzako eta ondoren hamaiketakoa eskaini zen guztientzako Solastoki tabernan.Arratsaldean haurrek ederki pasa zuten jolasean. Hainbat jolas antolatu ziren beraientzako plazan, hala nola, sagarraren jokoa, gomazko insektuak eramatea edota arrautzak eramatea. Gogoz saiatu ziren lau taldeetan banatuta garaipena lortzeko. Amaieran, denentzako merienda banatu zen.

Gaurko egitaraua

9:00etan goiz eresia eskainiko dute trikitilariek herrian zehar eta 11:00etan Gorritiren ikuskizuna izango da plazan. 14:00etan paella lehiaketa egingo da eskolako estalpean eta 14:30ean Bide-Ona elkarteko kideen bazkaria. Bazkalondoren, aurpegia margotzeko aukera izango dute haurrek eta gaztetxoek eta 18:30ean BerroBingo jolasa izango da. 22:30ean pilota partidak jokatuko dira Urreburu pilotalekuan eta jarraian Krakobia taldearen kontzertua hasiko da. Goizeko ordubatean zumba saioa izango da 'El Conquistador del fin del mundo' saioko Ismaelen eskutik. Ondoren, mozorro lehiaketa egingo da, aurtengo gaia hippyak izango da.

Fotos

Vídeos