Giro ederrean amaitu ziren Anoetako jaiak

Imanolek, eskubian, Beldatz zaldiarekin, irabazi zuen lasterketa. /  NÚÑEZ
Imanolek, eskubian, Beldatz zaldiarekin, irabazi zuen lasterketa. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ANOETA.

San Juan bezperara arte, atsedenaldia izango dute Anoetako jaiek. Sei eguneko egitarauak eguraldi euritsuari aurre egin dio, herritarrek gustura parte hartuz ekitaldietan. Dantzari txiki egunean Anitz dantza taldekoekin batera aritu ziren eskualdeko dantzariak frontoian. Aldi berean, plazan Brasil, Nepal, Sahara eta Marokoko jakiak dastatu ahal izan ziren, baita Anoetako Herri Ikastolako ikasleek prestatutakoak ere. Eskulanak ere erakutsi zituzten, eskuan hennarekin margoak eginez eta izenak arabiarrez idatziz. Ikusle gehien elkartu zituen ekitaldia zaldi lasterketa izan zen. Bederatzi zaldunek parte hartu zuten aurten. Lehia gogorra izan zen eta guztiek jaso zituzten ikusleen txaloak eta animoak.

Hurrengo ekitaldia hilaren 22an izango da, adineko herritarren testigantzen bideo emanaldiarekin. San Juan bezperan, berriz, haurrentzako herri krosa egingo da eta herri afariaren ondoren, sua piztuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos