Giro ederrean amaitu zen Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa Berrobin

Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako finalistak lortutako sariekin eta antolatzaileekin. /  YARZA
Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako finalistak lortutako sariekin eta antolatzaileekin. / YARZA

YARZA BERROBI.

Berrobiko Ion Ander Izagirre Frontenis txapelketak bere finalak ospatu zituen atzo, urtero bezala, abenduaren 8an. Ikusle ugari gerturatu ziren udal pilotalekura lau finalak ikustera eta parte hartzaileei animatzera.

Gizonezkoen binakako txapelketan Odei Arregik eta Edu Lobatok irabazi zuten finala Xabi Zubiria eta Aitor Erauskinen aurka 30-29 emaitzarekin. Ondoren, bikote mistoetan, Yerai Otaegik eta Kristina Urbietak osatutako bikoteak 30-16 irabazi zuten Niko Artola eta Nagore Lizardiren aurka.

Nesken binakako finalean Nuria Garate eta Edurne Argain izan ziren garaile 30-14 Aitziber Zabaletaren eta Enara Lasarteren aurka. Azkenik, mutilen banakako finala Odei Arregi irabazi zuen 30-27 Ugaitz Renobalesen aurka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos