Giro ederrean amaitu zen Adunako kultur astea

Haurrek, gazteek eta helduek gogoz dastatu zituzten gaztaina erreak./
Haurrek, gazteek eta helduek gogoz dastatu zituzten gaztaina erreak.

NÚÑEZ ADUNA.

Adunako kultur asteari giro ederrean eman zioten amaiera herritarrek. Markeliñe taldeak 'Zoo zoom' kale antzerkia eskaini zuen frontoian eta haurrak gustura ezagutu zituzten munduko animalia ezberdinak, txotxongiloak mugituz eta beraiekin dantzatuz. Gurasoek ere ederki pasa zuten haurrei ikusiz eta antzerkian lagunduz.

Ondoren, ohitura den bezala gaztaina eta pintxo dastaketa izan zen frontoian bertan. Herritar ugari gerturatu ziren bertara antolakuntzak danbolinean erretako gaztainak dastatzera. Gainera, pintxoak ere saldu ziren eta ardoa txarrotik eta sagardoa txiritik edateko aukera izan zen.

Azoka antolatzeko bilera

Datorren urteko kultur astean azoka berezi bat antolatu nahi da. Bertan, herriko baserrietan egiten ziren lanak eta gaur egun egiten direnak ezagutzera emango dira. Horretarako gaur bilera bat egingo da kultura aretoan. Herritar guztiak gonbidatuak daude bileran parte hartzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos